→Galdakao

Patri Espinar usansolotarra finalean da Eskuz Binakako Emakume Master Cup txapelketan

usansolo patri espinar 2018 eskuz binakako emakume master cup finalera

Lehen Mailari dagokionez, Patri Espinar usansolotarrak eta Eneritz Arrieta azkoitiarrak osatzen duten bikoteak finalerako txartela lortu du.

Eneritz Arrieta azkoitiarra eta Patri Espinar usansolotarra finalerako txartela lortu dute // Emakume Master Cup

Martxoaren 18an, igandez, Eskuz Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalerdiak jokatu dira Oñatiko pilotalekuan. Lehen Mailari dagokionez, Patri Espinar usansolotarrak eta Eneritz Arrieta azkoitiarrak osatzen duten bikoteak finalerako txartela lortu du, Amaia Araiztegi (Mallabia) eta Maddi Mendizabal (Zaldibia) bikotea garaituta (6-18). Finalean Olatz Arrizabalaga (Gernika) eta Leire Etxaniz (Etxebarria) bikotea izango dute aurkari. Finala martxoaren 25ean jokatuko da Eibarko Astelena pilotalekuan.

Hego Uribeko zortzi

Eskuz Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan Hego Uribeko zortzi pilotarik hartu dute parte: zazpi Promozio Mailan eta Espinar bera Lehen Mailan. Promozio mailan aritu direnak izan dira: Irati Ugalde eta Maite Jaio (Galdakao), Izaskun Martin (Basauri) eta Gentzane Alday (Orozko), Ane Fuentes eta Maria Fuentes (Basauri), eta Paula Fuentes eta Marian Trigo (Basauri).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak