→Galdakao

El Conquistador del Pacifico saioan kapitaina izango da Patri Espinar

Patri Espinar usansolotarra kapitaina izango da El Conquistador del Pacifico saioan. Datorren saioan jakingo da zein taldetan izango den kapitain.

El Conquis eztabaida-saioan aurkeztu zuten atzo Patri Espinar // Argazkia: @el_conquis

El Conquistador saioaren 15. edizioa hasi da ETB2 katean. Joan den astean partaide guztiak eta kapitain bat aurkeztu zituzten eta atzo saioan arituko diren beste bi kapitainen izenak jakinarazi zituzten. Horien artean, Patri Espinar usansolotarra. Datorren saioan jakingo da zein taldetan izango den kapitain: berdean, gorrian edo urdinean.

Espinarrek ‘El Conquis’ eztabaida-saioan azaldu duenez, “kanpotik ezagutzen dut programa, ez barrutik”. Hala ere, esperientzia badu horrelako reality saioetan. Izan ere, orain dela 14 urte, 19 urte zituela, ETB1eko Basetxea saioan parte hartu zuen, lehiakide moduan.

Saioa astelehenero emititzen dute ETB2 katean eta asteazkenetan debatea ematen dute. Aurten Panaman grabatu dute programa, Perla irletan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak