→Galdakao

Espinar eta Arrillaga txapeldunorde, Eskuz Binakako Emakume Master Cup txapelketan

Eskuz Binakako Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatu dira gaur Zumarragan. Lehen mailako partiduan Etxanizek eta Garaik Espinar eta Arrillaga garaitu dituzte.

Espinar eta Arrillaga // ETB/Geuria

Eskuz Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatu dira gaur Zumarragako Beloki frontoian. Bertan Patri Espinar usansolotarrak jokatu du lehen mailako partidua, Miriam Arrillaga bikotekidearekin batera. Aurkari izan dituzte Leire Etxaniz eta Leire Garai, baina ezin izan diete aurre hartu.

Espinarrek eta Arrillagak ez dute hasiera ona izan finaleko partiduan. Etxaniz eta Garai 0-12 jarri dira aurretik partiduan eta hortxe iritsi da Espinar eta Arrillagaren lehen tantoa (1-12). Partida desorekatuta, 5-20raino heldu da markagailua, eta aldea murriztu ezinik, txapela jantzi dute Etxenizek eta Garaik (5-22).

Iaz ere eskuz binakako txapelketako finala jokatu zuen Espinarrek Eneritz Arrietarekin eta bertan ere Etxaniz izan zuen aurkari (Olatz Arrizabalagarekin osatzen zuen bikotea Etxanizek). Kasu horretan ere, Espinarrek ezin izan zuen txapela jantzi. Hala ere, joan den abenduan Espinarrek Lau eta erdiko txapelketako finala irabazi zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak