→Galdakao

Patri Espinar usansolotarra txapeldun da lau eta erdikoan

Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finala irabazi du Patri Espinar usansolotarrak.

Lehen eta Promozio mailetako txapeldunak eta txapeldunordeak // Argazkia: Emakume Master Cup

Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatuko dira abenduaren 9an Azkoitiako Gurea pilotalekuan. Lehen mailako partiduan Patri Espinar usansolotarrak jantzi du txapela Olatz Arrizabalaga gernikarra 22-8 garaituta.

“Final laurdenetan latz sufritu zuen Usansolokoak Lemoan iazko bi finalistak kanporatzeko eta azken bi kanporaketetan uste baino errazago lortu ditu txapelera eraman duten garaipenak. Azkoitian, Olatz Arrizabalagak ikaragarrizko erraztasunak eman dizkio, bere mailatik oso behera egon baita”, diote antolatzaileek.

Espinar eta Arrizabalaga lehen mailako partida hasi baino lehen // Argazkia: Emakume Master Cup

Azkoitiako frontoia beteta egon da eta antolatzaileen arabera giroa “bikaina” izan da. Promozio mailan Amaia Aldai dimoztarrak irabazi du Oihana Orbegozo azpeitiarraren aurka (22-8).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak