→Galdakao

Usansoloko sanandresak asteburu honetan ospatuko dira

usansolo sanandresak jaiak

Azaroaren 27tik abenduaren 6ra bitartean Usansolo jaigiroan murgilduta egongo da. Pregoia U113 Triatloi Taldeak botako du eta ekitaldi andana antolatu dituzte Ujaba Jai Batzordetik. Hala nola, dantzaldiak, tortila eta indaba lehiaketak, artisau azoka, kirola, Oinarin Dantza Taldearen erakusketaldia eta herri bazkaria. Era berean, abenduaren 5ean eta 6an San Andres krosa burutuko da, eskolartekoa larunbatean eta LXIII. lehiketa igandean.

SANANDRESAK 2015 – EGITARAUA

Azaroak 27, ostirala

17:00 Jaien hasiera

17:15 Umeentzako jolasak

18:30 Xaiborrekin umeentzako ikuskizuna

20:00 Kuadrilen jaitsiera Meatzetatik Unkina plazara

20:30 Jaitsieraren sari banaketa

20:40 Pregoia U113 Triatloi Taldearen eskutik

21:00 Xaibor Gazte Disko

23:30 Xaiborrekin dantzaldia

 

Azaroak 28, larunbata

09:00 Bizkaiko Gaiteroak

10:00 Tortila eta indaba lehiaketaren hasiera

11:30 Tailerrak plazan

12:00 Puzgarriak Unkina plazan

14:00 Tortila eta indaba sari banaketa

15:00 Herri bazkaria

17:00 Txapel jaurtiketa lehiaketa

17:30 Txapel jaurtiketaren sari banaketa

19:00 Taloak plazan

19:15 Oinarin Txarangarekin kalejira

19:45 Kontzertu solidarioa Usansoloko Orfeoiaren eskutik San Andres elizan

20:00 Saskibaloia (Emakumeak – Senior): Unkina-Zornotza

23:30 Kontzertua: Larregi

01:00 Berbena: Haitzama

 

Azaroak 29, igandea

09:00 Bizkaiko Gaiteroak

10:00 Artisau Azoka

12:00 Dantza erakusketa: Oinarin Dantza Taldea

12:30 Bizkaiko Gaiteroak

13:00 Meza Santua

17:30 Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna

19:00 Jaiei amaiera

 

Abenduak 5, larunbata

Eskolarteko krosa

Abenduak 6, igandea

San Andres krosaren LXIII. lehiaketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak