→Galdakao

Zozketa // ‘Moko zorrotza’ antzezlanaren estreinaldira joan nahi duzu?

galdakao antzerkia moko zorrotza estreinaldia 2018 torrezabal

Geuriak bi sarrera bikoitz zozketatzen ditu urriaren 5ean Torrezabal Kultur Etxean ‘Moko zorrotza’ antzezlanaren estreinaldirako.

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola antzezle dira 'Moko zorrotza' antzezlanean // Txalo

ZOZKETA EGINDA. Urriaren 5ean, ostiralez, ‘Moko zorrotza’ antzezlana tauratuko du Txalo konpainiak Torrezabal Kultur Etxean. Galdakaoko emanaldia, hain zuzen, euskarazko estreinaldia izango da. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola antzezle lanetan ibiliko dira, Mario Hernandezen zuzendaritzapean. Carles Alberola da obraren egilea.

Obra komedia hutsa da eta Juan eta Laura ditu protagonista, “bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez”. Sinopsiaren arabera, “Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak”.

Irabazleen izenak

– Saioa Arnaiz Lopez
– Irantzu Alonso Guinea

ZOZKETAREN OINARRIAK

Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, Geuriak bi sarrera bikoitz zozketatzen ditu ostiralean, urriak 5, 21:00etatik aurrera Torrezabal Kultur Etxean ‘Moko zorrotza’ antzezlanaren estreinaldirako. Zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@geuria.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Urriaren 3an, asteazkenean, 21:00etan bukatuko da zozketa eta helbide elektroniko bidez jakinaraziko zaie irabazleei noiz eta nola jaso sarrerak.

Gaia: ‘Moko zorrotza’ – Estreinaldia
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak