→Galdakao

Zuztarluze final nagusia ospatuko dute hilaren 11n Torrezabal Kultur Etxean

galdakao zuztarluze 2016 eskolak finala maiatza 1

500 ikasletik gora parte hartu du aurtengo Zuztarluze lehiaketan eta finalean hauek izango dira: Ibon Fernandez-Uxue Castroman, Leire Olano-Zuriñe Arriaga, Josune Ugarte-June Astorkitza eta Irati Gallego-Ainize Moreno

Maiatzaren 11n eskolarteko Zuztarluze lehiaketaren finalerdiak ospatu ziren Galdakaon. Hilabete ondoren, ekainaren 11n, larunbatean, final nagusia izango da Torrezabal Kultur Etxean 18:00etatik aurrera. Bertaratu gura duten guztiek sarrera doan izango dute.

Udalak jakinarazi duenez, 500 ikasletik gora parte hartu du aurtengo Zuztarluze lehiaketan eta finalean hauek izango dira: Lehen Hezkuntzatik, Ibon Fernandez-Uxue Castroman bikotea (Gandasegi) eta Leire Olano-Zuriñe Arriaga bikotea (Unkina), eta Bigarren Hezkuntzatik, Josune Ugarte eta June Astorkitza (Bengoetxe) eta Irati Gallego eta Ainize Moreno (Bengoetxe).

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak