→Arrigorriaga

Haurreskoletan izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 13ra arte

Maiatzaren 4tik 13ra bitartean zabalik egongo da epea irailean, urrian edo azaroan hasiko diren haurrak inskribatzeko. 2016an ere izena emateko aukera ere egongo da.

2014 eta 2015 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete dagoeneko. Maiatzaren 4an zabalduko da epea eta hilaren 13ra arte luzatuko da.

Era berean, bi epe ezarri dira 2015-2016 ikasturtean izena emateko. Horrela, Partzuergoaren haurreskoletan abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko diren haurrentzat urrian irekiko da epea eta 2016ko martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasiko direnentzako izena emateko epea urtarrilean zabalduko da.

Informazio gehiago behar izanez gero, eskuragarri egongo da haurreskolak.eus webgunea, baita herri bakoitzeko zentroak ere.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|