Quantcast

Aperribai eta Arrigorriagako eskolak partaide, txirrindulari-istripu baten simulakroan

galdakao aperribai 2017 txikiDYA

TxikiDYA Olinpiadak ospatuko dira ekainaren 24an Galdakaoko Urreta auzoan. Bertan ariko dira Aperribai, Arrigorriaga eta Bilboko Fatima ikastetxeak

DYA erakundeak TxikiDYA Kluba proiektu hezitzailea jarri zuen abian orain dela hiru urte. Helburua da Lehen Hezkuntzako eskoletan Lehenengo Sorospenak irakastea. Hain zuzen, seigarren mailako ikasleentzako doako prestakuntza saioak dira.

Aurten Bizkaiko 63 ikastetxeetan izan dira prestakuntza saioak egiten eta 3.000 ikasle inguruk hartu du parte horietan. Ekainaren 24an, larunbatez, 17:00etatik aurrera TxikiDYA Olinpiadak ospatuko dira Galdakaon, Urreta auzoan (San Joan jaiak ospatzen ariko da auzoa). Bertan parte hartuko dute Aperribaiko, Arrigorriagako eta Bilboko Fatima ikastetxeetako 11 ikaslek.

“Ikasturtean zehar ikasitakoa azalduko dute ikasleek herritarren aurrean”, dio Delson Porto Galdakaoko DYA erakundeko ordezkariak. Txirrindulari batek jasan duen istripuaren simulakroa biziko dute partaideek eta Lehenengo Sorospenak erabilita, artatu beharko dute zauritua.

Argazkian Aperribai eskolako ikasleak TxikiDYA klubean :: TxikiDYA Kluba
Erredakzioa

Geuriako erredakzioa. Gurekin harremanetan jartzeko idatzi info@geuria.eus helbide elektronikora, deitu 94 440 66 92 telefono zenbakira edo idatzi iruzkina.

Erlazionatutako edukiak

*

*

Top