→Hego Uribe

Argazkiak | Ehunka gazte batu dira Ugaon Hego Uribeko Bulkada Egunean

Eskualdeko ehunka gazte batu ziren pasa den martxoaren 23an Ugaon, Hego Uribeko Bulkada egunean, Aste Santuan zehar Lemoan ospatuko den Gazte Topagunearen atariko ekimen bezala. Eguzkia lagun, jai giroa nabarmendu zen egun osoan zehar: goizetik hasita, feminismoaren inguruko mahai-ingurua, triki poteoa eta pentsionisten aldeko argazkia egin zuten; arratsaldean bertso-bazkaria izan zen frontoian, Arkaitz Estiballes eta Miren Amurizarekin, eta gauean kontzertua eskaini zuten Akabuk, Fetitxek eta Beranduegik.


Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak