→Hego Uribe

Finaga, Malmasin eta Abrisketa kultura-multzoetara bisitak antolatu dituzte ekainean

arrigorriaga basauri finaga malmasin abrisketa

Malmasin ibilbide historikoak 2018 programa aurkeztu dute. Helburua da Arrigorriagako eta Basauriko kultura-multzoak ezagutaraztea.

Finagako San Martin, Malmasin eta Abrisketako Done Peri // Geuria

Malmasin ibilbide historikoak 2018 programaren ziklo berria aurkeztu dute. Helburua da Arrigorriagako eta Basauriko kultura-multzoak ezagutaraztea eta horretarako ibilbide gidatuak antolatuko dituzte ekainean. Hain zuzen ere, Finaga, Malmasingo gotorlekua eta Abrisketako Done Peri ermita bisitatzeko aukera egongo da.

Aurreko lau urteetako erreferentziak hartuta, aurten bi bisita-formatu proposatu dituzte: autobusez eta oinez. Ekainaren 2an eta 23an Finagako San Martin baseliza bisitatzeko ibilaldiak izango dira autobusez, eta ekainaren 9an eta 16an Abrisketako Done Peri. Autobusak San Migeletik eta Arrigorriagatik irtengo dira egun horietan.

Bestetik, oinezko bisitei dagokienez ibilbide hauek antolatu dituzte: ekainaren 3an eta 10ean Basauriko San Migel auzotik abiatuta Finaga-Malmasin-Abrisketa ibilbidea egiteko aukera egongo da, eta ekainaren 17an eta 24an, berriz, ordena aldatuta, Arrigorriagatik Abrisketa-Malmasin-Finaga ibilbidea antolatu dute. Oinezko ibilbideak izan arren, autobus zerbitzua egongo da Basauriko San Migeletik Finagako San Martineraino eta Arrigorriagatik Abrisketako Done Periraino.

Ibilbide historiko hauetan parte hartu nahi duenak aurretiaz izena eman behar du 688 856 689 telefono zenbakira deituz edo ibilbideak@bizkaia.eus helbide elektronikora idatziz. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen ditu ibilbide historikoak lurraldean zehar. Kasu honetan, Arrigorriagako eta Basauriko Udalen laguntza izan du.

Malmasin ibilbide historikoak 2018 – Egutegia

Autobusez
Ekainak 2 + 23: Finagako San Martin
Ekainak 9 + 16: Abrisketako Done Peri

Oinez
Ekainak 3 + 10: Finaga-Malmasin-Abrisketa. Irteera: San Migel, Basauri
Ekainak 17 + 24: Abrisketa-Malmasin-Finaga. Irteera: Arrigorriaga

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak