→Hego Uribe

Goazen 4.0 antzerki-musikala Hego Uribe eskualdera dator otsailetik aurrera

goazen 2018 musikala partaideak

Goazen musikala Arrigorriagan izango da otsailaren 18an, martxoaren 4an eta 18an Basaurin eta apirilaren 21ean Galdakaon.

Aurtengo antzerki-denboraldian parte hartuko duten antzezleak

Goazen musikala Arrigorriagan izango da otsailaren 18an, martxoaren 4an eta 18an Basaurin eta apirilaren 21ean Galdakaon.

Lonbo Aretoko eszenatokiak Go!azen 4.0 ikuskizuna hartuko du otsailaren 18an, igandez. Bi saio antolatu dituzte: lehenengoa 17:00etan izango da eta bigarrena 19:00etan. Bi emanaldietan sarrera guztiak agortu dituzte.

Euskal Telebistako telesail arrakastatsuan oinarritutako antzerki musikal bat da eta batez ere 5 eta 16 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Asier Burguete, Aritz mendiola, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain eta Ramon Agirre/Nerea Gorriti aktoreek parte hartuko dute aurtengo antzerki-denboraldi berrian.

Martxoan, Basaurin

Pausoka 2018ko bira antolatzen ari da beste urte batez eta dagoeneko apirila arteko datak aurkeztu ditu Euskal Herriko hainbat herrietan. Arrigorriagan antzeztu ondoren, Basaurin egingo du geldialdia Go!azen musikalak. Hain zuzen ere, martxoaren 4an eta martxoaren 18an izango dira denboraldi berriko aktoreak Social Antzokian. Hilaren 4ko sarrera guztiak agortuta daude (12:30 eta 17:30), baina oraindik ere hilaren 18ko ekitaldirako (12:30ean) eskura daitezke.

Apirilean, Galdakaon

Arrigorriaga eta Basauritik igaro ondoren, Galdakaora iritsiko da Go!azen musikala. Apirilaren 21ean izango da antzezlana Torrezabal Kultur Etxean, 17:00etan eta 19:00etan.

Besteak beste, urrian Go!azen telesaileko zenbait aktorek Arrigorriaga bisitatu zuten, Euskal Asteko programaren barruan Udalak antolatu zuen karaokean. Era berean, abenduan Go!azen telesail arrakastatsuko Inma Fernandez (Desi) eta Nerea Mazo (Nikole) aktoreak GaldakAHO azokan izan ziren diskak sinatzen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak