→Arrigorriaga

Fair Saturday ekitaldi-mugimendua Arrigorriagara eta Ugaora iritsiko da azaroaren 26an

basauri choir fusion 2016 zirzira

Artearen eta kulturaren bitartez mundua aldatzeko eguna da Fair Saturday mugimendua. Basauriko eta Ugaoko abesbatzek eta dantza taldeek parte hartuko dute.

Artearen eta kulturaren bitartez mundua aldatzeko eguna da Fair Saturday delako mugimendua. Urtero, azaroko azken larunbatean hainbat hirietan antolatzen da fenomeno hau eta ikuskizun artistikoez eta kulturalez osatzen da. Helburua da proiektu sozialak babestea.

Hego Uribe eskualdearen kasuan, Arrigorriagak eta Ugaok ospatuko dute Fair Saturday delakoa azaroaren 26an. Arrigorriagako ekitaldian Ugaoko Sarea Txiki Abesbatza arituko da 20:00etatik aurrera Santa Maria Magdalena elizan eta bilduko den dirua Caritasentzat izango da. Sarrera librea izango da.

Ugaon Choir Fusion bat antolatu dute eta bertan arituko dira Zirzira Ahots Taldea (Basauri) eta Sarea Abesbatza (Ugao) San Bartolomen elizan 20:00etatik aurrera. Bi abesbatzekin batera arituko dira Etorki Dantza Taldea (Ugao) eta Biarte Dantza Eskola (Basauri). Sarrera doakoa izango da eta bertan jasoko den dirua Bizitegi Elkarterako izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak