→Hego Uribe

Arrigorriaga eta Ugao arteko tren bidaiaren denbora murriztuko du ADIFek

Obren ondorioz, asteburutan autobusez egingo da bi herrien arteko ibilbidea, 11:30-12:30 eta 16:00-17:00 ordu tarteetan.

Abando-Casetas lineako 237. kilometroan ari dira lanean / ADIF

Obren ondorioz, asteburutan autobusez egingo da bi herrien arteko ibilbidea, 11:30-12:30 eta 16:00-17:00 ordu tarteetan.

Arrigorriaga eta Ugao arteko trenbide azpiegitura hobetzeko lanak hasi ditu ADIFek: Burdinbide ondoko horma zatia sendotuko du Espainiako Trenbide Sarearen Kudeatzaileak, balizko lur jauziak edota eror litezkeen bestelako zaborren oztopoak ekiditeko helburuarekin. Horma sendotzearekin batera, bi udalerrien artean trenek duten egungo abiadura muga ezabatuko du ADIFek eta erabiltzaileen bidaia denbora hobetzea ahalbidetuko du horrek.

Autobus zerbitzu berezia
Obren ondorioz, larunbat eta igandetan autobusez egingo da bi herrien arteko ibilbidea, 11:30etatik 12:30etara eta 16:00etatik 17:00etara. Zerbitzu berezia herrien arteko bi noranzkoetan ezarriko da eta autobusek Renferen ohiko ordutegia izango dute.
Besteak beste, trenbide ondoan dauden zuhaitzetako batzuk moztu, sastrakak kendu eta egungo euskarri sarea aldatuko du ADIFek. Garbiketa egin ostean, altzairuzko errefortzuekin sendotuko dute horma eta alanbrezko sare berriarekin estaliko dute. Obrak zazpi hilabetez luzatuko dira eta 933.817 euroko kostua izango dute. Espainiako burdinbide sarea mantentzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den enpresa publikoak bere gain hartuko du lanen kostu osoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak