→Hego Uribe

Arropa birziklatzeko tailerra antolatu dute hilaren 9an Hego Uribeko Berbalagunek

Otsailaren 9an, ostegunez, arropa birziklatzeko tailerra antolatu du Hego Uribeko Berbalagun egitasmoak. Tailerra Pozokoetxe Kultur Etxean izango da, euskaraz, 17:00etatik 20:00etara bitartean Truca Rec enpresaren eskutik.

Etxean ditugun arropa zaharrekin zer egin ikasiko dugu. Besteak beste, poltsoak, motxilak eta diruzorroak“, diote Berbalaguneko arduradunek: “Eraman beharreko bakarra, eta nahi izanez gero, etxean dituzuen praka, alkandora… zaharrak dira“.

Tailerra dohainik

Tailerra irekia da nahi duenak parte hartzeko. Hego Uribeko Berbalagunekin harremanetan jartzeko hauek dira bideak: 607 146 855 telefonoa, www.hegouribe.blogspot.com webgunea, hegouribe@aek.eus helbide elektronikoa edota Hego Uribeko Berbalagunak Facebook profila.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak