→Hego Uribe

Barreterapia saioa antolatu du maiatzean Hego Uribeko Berbalagun taldeak

Hego Uribeko Berbalagun taldeak Barreterapia saioak antolatu ditu maiatzean. Lehenengo saioa hilaren 25ean izango da, asteazkenez, 10:30ean eta bigarrena maiatzaren 26an, ostegunez, 18:00etan. “Egungo estresak eta bizimodu arinak gure osasunari eragiten dio eta askotan ez diogu barre egiteari behar duen garrantzia ematen“, diote antolatzaileek.

Saioak bi ordukoak izango dira eta lekuak mugatuak izango dira. Hori dela eta, parte hartu nahi duenak izena eman behar du 607 146 855 telefonoan edo hegouribe@aek.eus helbide elektronikoan. Izena ematea doakoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak