→Hego Uribe

Maria Moliner saria irabazi dute Basauri eta Arrigorriagako liburutegiek

basauri ibaigane liburutegia 2017 txikiak irakurketa

Irakurzaletasuna sustatzeagatik Maria Moliner saria irabazi dute Basauriko helduen liburutegiak eta Abusuko udal liburuetagiak.

Basauriko Ibaigane Kultur Etxeko liburutegia // Argazkia: Geuria

Irakurzaletasuna sustatzeagatik Maria Moliner saria irabazi dute Basauriko eta Arrigorriagako liburuetagiek. Hain zuzen ere, Basauriko helduen liburutegiak eta Abusuko udal liburutegiak jaso dute saria. Basauriko Liburutegiak 12 aldiz irabazi du saria eta Abusukoak 6 aldiz.

Kulturako Estatuko Idazkaritzak 1.706 euro emango dizkie erakunde bakoitzari, liburu berriak erosteko. Liburutegietako langileek hautatuko dute zer erosi, bertako beharrizanak aintzat hartuta eta, betiere, beren funtsak osatzeko.

Espainiako Kultura Ministerioak ematen ditu Maria Moliner sariak. Lehiaketa honek 50.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan irakurzaletasuna adin txikikoen zein helduen artean sustatzen duten proiektuak saritzen ditu.

9 liburutegi saritu Euskadin

Basauriko eta Abusuko liburuetegiez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko 9 udalerrietako liburutegiek eskuratu dute Maria Moliner saria: Artziniega (Araba), Legutio (Araba), Eibar (Gipuzkoa), Durango (Bizkaia), Elorrio (Bizkaia), Ermua (Bizkaia) eta Zamudio (Bizkaia). Espainia mailan guztira 300 proiektu saritu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak