→Basauri

Esku Pilota Gazte Txapelketaren finalak ekainaren 19an Basaurin

basauri san migel 2015 eskupilota

Hego Uribeko eta Bizkaiko pilotari gazteak elkartuko dira San Migelgo frontoian Bidebieta Pilota Klubak antolatzen duen XIV. Gazte Txapelketaren finaletan

Ekainaren 19an, igandez, 10:00etatik aurrera Hego Uribe eskualdeko eta Bizkaiko pilotari gazteak elkartuko dira San Migelgo frontoian Bidebieta Pilota Klubak antolatzen duen XIV. Gazte Txapelketaren finaletan. Orain dela bi hilabete hasi zen lehiaketa, “eta azkenean, erregulartasun handiena erakutsi dutenak iritsi dira ekainaren 19ko finaletara“, diote antolatzaileek.

Ligaxka motz batekin eman genion hasiera maila bakoitzari eta horren ondoren, final aurrekoen txanda iritsi zen. Partidarik gehienetan ligaxkatik indartsuen irten ziren pilotariak izan ziren finalerako txartela lortu zutenak, nahiz eta aurreumetxoen mailan esaterako, ligaxkan bigarren izandako biek egin zuten aurrera. Final irekiak espero dira eta urduritasunari eustea izan daiteke gakorik nagusienetarikoa. Pilotariek kantxan gozatzen badute, ikuskizun bikaina izango dugu“, adierazi dute.

Txapelketa sei maila desberdinetan antolatuta egon da, hasiberrien mailatik gaztetxoenera, tartean neska helduen buruz-burukoa egonik, txapelketaren historian aurrenekoz.

XIV. Gazte Txapelketa – Finalak

Hasiberriak

Oier Etxabe (Arrankudiaga) – Oihan Gorostizaga (Arrankudiaga) vs

Aimar Zambrano (Basauri) – Peio Oregi (Lemoa)

Aurreumetxoak

Unax Agirrebengoa (Basauri) – Laiene Etxezarraga (Usansolo) vs

Haiba Belau (Basauri) – Galder Rodriguez (Basauri)

Umeak –  B

Aratz Burdalo (Dima) – Igor Magaz (Basauri) vs

Ekaitz de Francisco (Basauri) – Ander Ortega (Basauri)

Umeak – A

Unai Pascual (Basauri) – Martin Urrutikoetxea (Zaratamo) vs

Ekaitz Souto (Arrigorriaga) – Oier Elorz (Arrigorriaga)

Neskak

Ainhoa Artetxe (Larrabetzu) vs

Marian Trigo (Basauri)

Gaztetxoak

Iker Lopez (Basauri) – Unax Salcedo (Orozko) vs

Josu Bernal (Basauri) – Mikel Urkijo (Orozko)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak