→Hego Uribe

257 lan-kontratu eta 51 enpresa berri sortzen lagundu du iaz Basauri eta Etxebarriko Behargintzak

basauri etxebarri behargintza 2015

Lan-kontratuei dagokionez, hamarretik sei gizonak izan dira eta lau emakumeak. Gainera, kontratatuen % 50a 45 urtetik gorakoa izan da

Basauri eta Etxebarriko Behargintza bulegoa // Argazkia: Geuria

Lan-kontratuei dagokionez, hamarretik sei gizonak izan dira eta lau emakumeak. Gainera, kontratatuen % 50a 45 urtetik gorakoa izan da

Basauri eta Etxebarriko Behargintzak 2018ko balantzea egin du. Lan-munduratzeari dagokionez, Lan-bitartekaritza Zerbitzuak 190 kontratazio bultzatu ditu. Horietatik % 44,4 emakumeak eta % 55,6 gizonak izan dira, eta kontratatuen % 50,5a 45 urtetik gorakoa izan da. Lan-munduratzea sustatzeko 31 prestakuntza-saio egin zituen iaz Enplegu Zerbitzuak, eta guztira 330 lagunek parte hartu zuten.

Era berean, 51 enpresa sortzea bultzatu du Basauri eta Etxebarriko Behargintzak. Enpresa berri horietan 67 lanpostu sustatu dituzte. Gauzak horrela, guztira 257 lan-kontratu izan ziren iaz Behargintza zerbitzuaren bitartez. 2004tik 2018ra Behargintzaren Lan-bitartekaritza Zerbitzuari esker 2.247 enplegu sortu dira.

Ekintzaileei laguntza

2018an zehar 288 ekintzailek jo dute Basauri eta Etxebarriko Behargintzara laguntza eske: 177k aholkularitza espezializatua jaso dute (komertziala, ekonomia eta finantzen alorrekoa, marketing digitalekoa edota gune fisikoari buruzkoa), eta 111 lagunek parte hartu dute Behargintzak eskainitako 6 ikastaroetan. 2004tik 818 enpresa eratzen lagundu du Behargintzak (eta horrek sortu dituen 1.256 lanpostu).

Bestalde, Ekintzailetza arloa 68 enpresarekin batera aritu da elkarlanean, eta enpresei eta ekintzaileei zuzendutako jardunaldien lehen zikloa antolatu zuten iaz, eta 153 lagun bertaratu zen. Bost saioetan lan egiteko beste molde batzuek berri jaso zuten, negozio txikien proiektuak indartzeko helburuarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak