→Hego Uribe

15 udaltzain berri kontratatuko dituzte Hego Uriben LEParen bitartez

basauri udaltzaingoa 2015

Lan-eskaintza publikoaren (LEP) bitartez, hamabost udaltzain kontratatuko dituzte Hego Uribe eskualdean: sei Basaurin eta bederatzi Etxebarrin.

Hamabost udaltzain kontratatuko dituzte Hego Uriben: sei Basaurin eta bederatzi Etxebarrin // Argazkia: Geuria

Arkaute Poliziaren Euskal Akademiak prestatutako lan-eskaintza publikoaren (LEP) bitartez, hamabost udaltzain kontratatuko dituzte Hego Uribe eskualdean: sei Basaurin eta bederatzi Etxebarrin. Interesdunek eskaera egin dezakete www.arkauteakademia.eus webgunean maiatzaren 20ra arte.

Euskal Autonomia Erkidegoko 36 udalerritan udaltzaingoko oinarrizko eskalako 270 udaltzain-postu betetzeko hautespen-prozesu bateratua deitu du Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiak. Aurreikuspenen arabera, probak ekainean hasiko dituzte eta prestakuntza-ikastaroari azaroan ekingo diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak