→Hego Uribe

Basauri eta Galdakaoko ordezkaritza, Emakume Master Cup txapelketan

basauri esku pilota 2017 emakume master cup

Paula Fuentes, Ane Fuentes eta Marian Trigo Basauritik, eta Irati Ugalde eta Patri Espinar Galdakaotik ariko dira Emakume Master Cup txapelketan.

Paula Fuentes eta Marian Trigo basauriarrak iazko txapelketan // Emakume Master Cup

Urriaren 21ean hasi da lau t’erdiko buruz buruko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa Santurtzin. Lehen Mailako kanporaketak izan dira hauek. Elite Mailako txapelketa aurrerago hasiko da. Guztira, 66 emakume pilotarik eman dute izena txapelketan: 16 Elite Mailan jokatzeko eta 50 Lehen Mailan jokatzeko.

Lehen Mailako txapelketan arituko direnen artean Hego Uribe eskualdeako pilotariak izango dira: Paula Fuentes (Basauri), Ane Fuentes (Basauri), Marian Trigo (Basauri) eta Irati Ugalde (Galdakao). Elite Mailan, Patri Espinar (Usansolo-Galdakao) ariko da.

Urriaren 21etik azaroaren 12ra kanporaketak jokatuko dira. Azaroaren 18eta 19an final-laurdenak, azaroaren 26an finalaurrekoak Berrizen eta, azkenik, finalak, Sopelan, abenduaren 6an.

Gora