→Hego Uribe

Hego Uribeko zortzi pilotari, Eskuz Binakako Emakume Master Cup txapelketan

emakume master cup 2017 argazkia emc

Basauriko eta Galdakaoko pilotariek hartuko dute parte Eskuz Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako Promozio mailan. Lehen Mailan Patri Espinar usansolotarrak jokatuko du.

Otsailaren 4an hasiko dira Gasteizen Eskuz Binakako txapelketako kanporaketak // Emakume Master Cup

Urritik abendura bitartean lau t’erdiko buruz buruko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa jokatu ostean, eskuz binakakoaren txanda dator otsailetik aurrera. Jatorri ezberdinetako 100 pilotarik hartuko dute parte txapelketan: 42 bikote Promozio mailan eta 8 bikote Lehen mailan. Hego Uribe eskualdetik pilotari hauek eman dute izena Promozio mailan: Irati Ugalde eta Maite Jaio (Galdakao), Izaskun Martin (Basauri) eta Gentzane Alday (Orozko), Ane Fuentes eta Maria Fuentes (Basauri), eta Paula Fuentes eta Marian Trigo (Basauri). Lehen mailari dagokionez, Patri Espinar (Usansolo) ariko da.

Bi mailetako kanporaketak otsailaren 4an hasiko dira Gasteizen, Ogueta frontoian eta Mendizorrotza Kirol Esparruko hiru pilotalekutan. Promozio mailan, txapelketa kontzentrazio eran izango dira kanporaketak. Hau da, hiruko sistemako multzoen bidez jokatuko dira: bikote bakoitzak gutxienez bi partida jokatu beharko ditu, eta multzo bakoitzeko bikote bi onenak sailkatuko dira hurrengo kanporaketarako. Lehen mailan, ordea, lau bikotek osatutako bi taldetan lehiatuko dira pilotariak; eta lehenengo hiru onenak sailkatuko dira talde bakoitzetik. Patri Espinar usansolotarrak B taldean jokatuko du.

Urtarrilaren 31n egingo dute Gasteizen 2018ko Eskuz Binakako Laboral Master Cup txapelketaren aurkezpen-prentsaurrekoa. Bertan azalduko dituzte txapelketako zehaztasun gehiago.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|