→Hego Uribe

Basauri eta Galdakao, Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako zigilurako hautagai

Irun, Beasain, Elgoibar, Urnieta, Basauri, Ermua, Leioa, Galdakao eta Mungia hautagai dira Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako zigilua (ELoGE) lortzeko. Europako Kontseiluak eskaintzen duen aitzatespen gorena da eta 12 printzipioetan oinarritutako adierazle-multzo bat aintzat hartzen ditu: etika, gardentasuna, parte-hartzea, kontuak emateko, finantzak, berrikuntza, berdintasuna eta Giza Eskubideak, besteak beste.

EUDELek Kontseiluaren onespena jaso du Euskal Autonomia Erkidegoan zigilua banatzeko, eta saria jasoko duten Udalen izenak martxoaren 20an, asteartez, jakinaraziko dituzte 11:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturenean egingo den ekitaldian. Bertan, zinegotzi hautagaiek hartuko dute parte, baita EUDELen eskutik Euskadiko beste Udal batzuetan hedatu nahi den ekimen europar honekin bat egiteko interesa duten beste hainbat Udaletako zinegotziek ere.

Sariak gobernantza onaren alorrean kalitate, berrikuntza eta eraginkortasuneko mailarik altuena betetzen duten erakundeak nabarmentzen ditu. Gaur egun, Europako 200 udalerrik dute ikur ezagun hori.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak