→Basauri

Uholde-arriskua gutxitzea lortu du URA Agentziak Ibaizabal ibaian

hegouribe basauri galdakao 2016 ibaizabal ibaia

Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Eusko Jaurlartitzak ur-hustutze ahalmena handitzeko obrak egin dituzte Urbi (Basauri) eta Bengoetxe (Galdakao) tartean,

Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Eusko Jaurlartitzak ur-hustutze ahalmena handitzeko obrak egin dituzte Nerbioi eta Ibaizabal ibaietan, Urbi (Basauri) eta Bengoetxe (Galdakao) tartean. Lanen bigarren faseak 33 hilabete bete ditu eta dagoeneko lortu dute ur-hustutze ahalmena bikoiztea, uholde-arriskua gutxituz.

Ertz-egonkortzeak eta azkeneko lanak azaroan bukatuko dituztela adierazi du URAk eta guztira, 7 milioi euroko aurrekontua izan dute lanek.

600 m³/s-tik 1200 m³/s-ra

Bigarren fase honetan, Ibaizabal ibaia bideratu da Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen puntutik ibaian gora Bengoetxeko presa txikiraino eta tarte horretan, 600 m³/s-tik 1200 m³/s-ra handitu da ur-hustutze ahalmena.

Era berean, aurretiaz honako obrak ere burutu dituzte: Bridgestone zubiaren ordezkatzea, Urbi zubiaren ordezkatzea, Urbiko presa txikiaren eraisketa eta Ibai-ingurumenaren berreskuratzea.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|