→Basauri

Basauriko eta Galdakaoko etxebizitzetan hainbat lapurreta izan direla salatu dute

basauri galdakao lapurretak 2016 uda plastikoa

Poliziaren arabera, “plastikozko elementu batzuk jarri izan dituzte lapurrek markoen eta ateen artean, etxean mugimendurik zegoen jakiteko”

Udan etxebizitzetan lapurreten kopuruak igo direla salatu dute hainbat herritarrek Basaurin eta Galdakaon. Poliziaren arabera, “plastikozko elementu batzuk jarri izan dituzte lapurrek markoen eta ateen artean, etxean mugimendurik zegoen jakiteko: plastikoek bertan jarraitzen badute, atea ez da ireki eta beraz, ez dago jenderik“.

Galdakaoren kasuan, datozen egunetan zaintza areagotuko du Udaltzaingoak eta prebentzio aholkuak emateko kanpaina egingo dute, Twitter sare sozialean #Udalapur traola erabiliz.

Sei etxebizitza asaldatu dituzte Basozelain

Basaurin Basozelai izan da lapurreta gehien jaso dituen auzoa. Auzo Elkartearen arabera, gutxienez sei etxebizitzetan sartu dira lapurrak, plastikoaren teknika bera erabilita: Landa Doktorren kalean lau, beste bat Axular kalean eta Karmelo Torren bestea.

Gora