→Hego Uribe

Argazkiak | Basauriko Selekzioa txapeldun, Hego Uribeko futbol torneoan

Hego Uribeko XI. Lauko Futbol Torneoa jokatu dute gaur Soloarte zelaian (Basauri) Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko eta Galdakaoko selekzioek. Txapelketa Basauriko Selekzioak irabazi du, finalean Arrigorriagako Selekzioa 1-0 garaituta. Hirugarren Etxebarriko Selekzioa izan da, eta laugarren Galdakaokoa.

Finala jokatu aurretik omenaldia egin diete Basauriko futbol kadete selekzioaren bultzatzaileei, bere sorreraren 15. urteurrena dela eta. Datorren urtean Hego Uribeko futbol selekzioen arteko txapelketa Galdakaon jokatuko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak