→Hego Uribe

Basauriko Helen eta Galdakaoko Bizkarra okindegiak, Espainiako 80 onenen artean

Okintzan adituek Espainiako okindegirik onenen zerrenda egin dute. Hego Uribeko bi okindegi ageri dira: Basauriko Helen eta Galdakaoko Bizkarra.

Helen okindegiko arduraduna eta salgai dituzten ogiak // Argazkia: Panaderia Helen

Okintzan adituek Espainiako okindegirik onenen zerrenda egin dute bigarren urtez jarraian. Hain zuzen ere, Estatuko 80 okindegirik onenak izendatu dituzte. Tartean, Hego Uribeko bi okindegi ageri dira zerrenda horretan: Basauriko Helen okindegia eta Galdakaoko Bizkarra okindegia.

Eduardo Bizkarra eta lankideak sari banaketan, Madrilen // Argazkia: Bizkarra

Espainiako okindegirik onenak izendatzeko prozesua urtebetekoa izan da. Okintzan adituak direnek osatu dute epaimahaia eta itsu-itsuan dastatu dituzte ogi ezberdinak. Modu horretan, Panatics eta Pan de Calidad plataformetako adituek erabaki dute zeintzuk diren Espainiako okindegirik onenak, erabiltzen duten ogiaren kalitatearen arabera.

Euskadiko 11

Basauriko Helen eta Galdakaoko Bizkarra okindegiez gain, Euskadiko beste 9 okindegi izendatu dituzte 80 onenen artean, gehienak Bizkaikoak: Okondo okindegia (Okondo, Araba), Mamia (Gasteiz, Araba), Artepan (Gasteiz, Araba), Ogien artean (Durango, Bizkaia), Berteiz eta Mendiondo (Gernika, Bizkaia), La Moderna (Mungia, Bizkaia), Iza okindegia (Orozko, Bizkaia) eta Crosta (Zalla, Bizkaia).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak