→Hego Uribe

Rockein! musika lehiaketa eskualdean egonkortu eta parte hartzeko epea ireki du

basauri rockein finala 2017 trastorna2 argazkia david mars

Euskadiko eta Nafarroako musikariei zuzendutako lehiaketak sei urte bete ditu. Martxoaren 24ra arte proposamenak jasoko dira eta finala maiatzaren 12an izango da Social Antzokian

Trastorna2 taldea iazko Rockein! finalean // David Mars Photography

Euskadiko eta Nafarroako musikariei zuzendutako lehiaketak sei urte bete ditu. Martxoaren 24ra arte proposamenak jasoko dira eta finala maiatzaren 12an izango da Social Antzokian

Seigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako Rockein! lehiaketa musikala iragarri du.

Aurkeztea erabakitzen duten proiektu musikalei oihartzuna emateaz gain, irabazleei mundu profesionalean sartzen laguntzen die. Bai disko edo bideoklip bat grabatzerako orduan, zein MAZ Basauriren mailako jaialdi batean edo Social Antzokiko finalean komunikabide berezituen aurrean jotzerako orduan”, esan du prentsaurrean Andoni Busquet Basauriko alkateak.

Rockein!-en izena emateko epea martxoaren 24ra arte egongo da irekita. Sektoreko profesionalek osatutako epaimahaiak maiatzaren 12an, larunbatez, Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak aukeratuko ditu jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epaimahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2018ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren. 2012an egin zen lehen txapelketatik, gero eta gehiago dira Social Antzokira hurbiltzen direnak. Sarrera doan da.

FNAC eta Metroa, laguntzaile

Jokoan dauden sarien artean EP (gutxienez bost abesti) baten grabazio, ekoizpen, masterizazio eta diseinu grafikoa, bideoklip baten ekoizpena eta Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean jotzea daude. Guztira, lau saritu egongo dira: Talde irabazlea, Tokiko talderik onena, Euskarazko talderik onena eta Publikoaren saria. Seigarren edizio honetan FNAC eta Metro Bilbao Rockein!-eko laguntzaile berriak izango dira.

2017an Rockein!-ek parte-hartze errekorra ezarri zuen, 129 parte hartzailerekin. Gogoratzea, 2012an lehiaketa Rockein! izenarekin hasi zenetik, 524 musika proposamen jaso dituela. Azken edizioko irabazleak, Los Cosméticos taldeak, sariaren ondorioz ekoiztutako lanak aurkeztu ditu: ‘Puro plástico’ bost abestidun EPa eta ‘Úsame’ abestiaren bideoklipa. Gaztelaniaz abestutako bost abesti berri dira, oinarri erritmiko sendoagoetatik abiatuta eremu ilunagoetara doazenak, taldearen unibertsoa nolabaiteko arrisku eta dotoretasunez bustiz. Lan honetan Los Cosméticos-en garapena ikusten da, alde garageroa atzean utzita noise ukitua duen indie distortsionatu batean murgiltzeko.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|