→Hego Uribe

Agian, Haxotz eta Todos los fuegos tokiko taldeak, Rockeineko finalean

nerbioi ibaizabal rockein 2018 finalistak agian haxotz todoslosfuegos

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project taldeak Rockeinen seigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hautagaiak dira. Finala maiatzaren 12an izango da Social Antzokian.

Agian, Haxotz eta Todos los fuegos talde lokalak // Rockein

Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project taldeak Rockeinen seigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hautagaiak dira. Finala maiatzaren 12an izango da Social Antzokian

2018ko Rockein lehiaketak baditu finalistak. Seigarren edizioan jasotako 135 proposamenen artean epaimahaiak sei talde finalistak aukeratu ditu maiatzaren 12an, larunbatez, 21:00etatik aurrera Social Antzokiko eszenatokian jotzeko (sarrera doan). Sari nagusia eskuratzeko bidean izango dira Moonshakers (Bilbo), Purple Vellocet (Bilbo) eta The Owl Project (Markina-Xemein). Era berean, tokiko talderik onenaren saria lortzeko hautagaiak dira Agian, Haxotz eta Todos los fuegos (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez). Sei taldeek euren abestiak zuzenean joko dituzte eta ondoren epaimahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu: talde irabazlea, tokiko talderik onena, euskarazko talderik onena eta publikoaren saria.

Publikoaren sariari dagokionez, apirilaren 25era arte dago zabalik talderik gogokoena bozkatzeko epea, Rockeinen Facebook profilean. Parte hartzaileen artean MAZ Basaurirako bono bikoitza zozketatuko dute. Jaialdia apirilaren 27 eta 28an eta maiatzaren 4 eta 5ean izango da, Sidonie, La casa azul, Novedades Carminha edo Willis Drummond bezalako taldeekin.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak