→Basauri

Basauri eta Bizkaia hondatu zituen uholdeen 33. urteurrena ospatzen da gaur

basauri uholdeak 1983 urez gainezka dokumentala

1983ko abuztuaren 26an Bizkaia osoa suntsitu zituen uholdeak gertatu ziren. Horren harira, ‘Basauri urez gainezka’ dokumentala argitaratu zuten

1983ko abuztuaren 26a. Hainbat herritarrek gogoraraziko duten data da hura, izan ere, egun hartan Bizkaia osoa suntsitu zituen uholdeak gertatu ziren. Orain dela 33 urte izan zen ezbeharra, baina oraindik ere herritarren pentsamenduan daude 1983ko abuztuaren 26ko uholdeak.

Horren harira, Bidebieta Irratiak -Basauriko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin- ‘Basauri urez gainezka’ dokumentala argitaratu zuen  30. urteurrenean:

Gora