→Hego Uribe

Eraginkortasun osokorreko hitzarmena sinatzeko bilduko dira Bridgestoneko zuzendaritza eta enpresa batzordea

basauri bridgestone

Bridgestoneko enpresa batzordeak astebeteko greba orokorra deitu zuen otsailaren 13tik 19ra bitartean, soldata igoera eskatzeko, baina bertan behera utzi dute lanuztea eta gaur itzuli dira lanera beharginak.

Bridgestone lantegia Basaurin // Geuria

Bridgestoneko enpresa batzordeak astebeteko greba orokorra deitu zuen otsailaren 13tik 19ra bitartean, soldata igoera eskatzeko, baina bertan behera utzi dute lanuztea eta gaur itzuli dira lanera beharginak. Baita Basauriko eta Usansoloko lantegietakoak ere.

Bridgestoneko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak (UGT sindikatuak eta Bridgestoneko sindikatu independenteak (BUB)) aurrekoardioa lortu dute gauerdian, eraginkortasun orokorreko hitzarmena sinatzeko. Zehazki, soldatak 2016a eta 2019a bitartean benetako KPIaren (Kontsumoaren Prezioaren Indizea) arabera eguneratzea eskatzen dute sindikatuek. Otsailaren 15ean, ostegunez, negoziazio mahaiaren bilera egingo dute.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|