→Arrigorriaga

Beldur Barik lehieketan 25 ikus-entzunezko aurkeztu dituzte Hego Uribetik

galdakao beldur barik 2016 lehiaketa bideoa

Hego Uribe eskualdetik 25 lan aurkeztu dituzte: 6 Arrigorriagatik, 7 Basauritik, 3 Etxebarritik, 8 Galdakaotik eta bakarra Ugaotik.

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du aurten. Lehiaketa honen helburua da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerak antzematea eta horiei aurre egitea, baita indarkeria sexistaren gaitzezpen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izatea.

Hego Uribe eskualdetik 25 lan aurkeztu dituzte: 6 Arrigorriagatik, 7 Basauritik, 3 Etxebarritik, 8 Galdakaotik eta bakarra Ugaotik. Guztira, 341 lan aurkeztu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lan sarituak ezagutzera emango dira azaroaren 26an, Urdulizen ospatuko den Beldur Barik Topaketan.

Beldur Barik lehiaketa lokalak

Beldur Barik Jarrera! lehiaketa orokorrean parte hartzeaz gain, Arrigorriagak, Basaurik eta Galdakaok lehiaketa lokalak antolatu dituzte.

Arrigorriagako tokiko lehiaketaren epaia jakitera emango dute azaroaren 20tik aurrera eta bertan adieraziko dute noiz izango den sari banaketa. Basauriren kasuan, tokiko sariak azaroaren 30ean ezagutzera emango dira, Marienean 19:00etatik aurrera.


Arrigorriaga – Andere Molinuevo

Basauri – Ane Letxosa eta Nerea Sainz

Etxebarri – Anne Garea Moles

Galdakao – Leire Santos eta Ibon Benito

Ugao – Beñat eta Esti

Gora