→Arrigorriaga

[Argazkiak] 200 lagunetik gora batu dira San Migelen, Bizkaiko Kantarien Topaketan

Berrehun lagunetik gora batu dira gaur Basauriko San Migelen ospatu den Bizkaiko Kantarien Topaketan. Guztira lau talde izan dira: Arrigorriagatik etorritakoak, Galdakaokoak, Santurtzikoak eta San Migel bertakoak. Ixatxak plazan hasi dute ibilbidea denok batera, ostean lau kalejira sortu dituzte eta berriro Ixatxaken bildu dira. Ondoren, Sofia Taramona ikastetxeko patioan egin dute bazkaria kantu artean.

Gora