→Hego Uribe

Bizkaiko Eskola Jokoen finalak jokatuko dira Arrigorriagan eta Galdakaon

bizkaia eskola kirola 2005 eskola jokoak bizkaiko foru aldundia

Bizkaiko eskola-kirolaren XXXVII. Eskola Jokoen finalak ospatuko dira maiatzean hainbat udalerritan. Tartean, Arrigorriagan eta Galdakaon.

Aurreko Eskola Jokoak, boleibol kirolean // Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak, lurraldeko kirol federazioekin batera, Bizkaiko eskola-kirolaren XXXVII. Eskola Jokoen finalak antolatu ditu hainbat udalerritan. Tartean, Arrigorriagan eta Galdakaon. Hainbat modalitateko kirolak ikusi ahal izango dira Hego Uribeko bi udalerrietan: eskubaloia, boleibola eta hondartza-boleibola, saskibaloia, skateboard, txikibox, patinaje artistikoa, txirrindularitza eta Herri Kirolak.

XXXVII. Eskola Jokoen finalak Galdakao, Areatza, Bedia, Dima, Arrigorriaga, Igorre, Lemoa, Zeanuri, Abadiño, Zornotza, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Durango, Getxo, Markina-Xemein, Santurtzi eta Sestao udalerrietan egingo dira, maiatzaren 5ean, 12an, 13an, 19an eta 20an.

Bizkaiko eskola-krolaren XXXVII. Jokoen Finalak – 2017-2018 denboraldia

Maiatzak 12, larunbata
Boleibola. Galdakaoko Urreta kiroldegiko pistan (goizez)
Errendimenduko saskibaloia. Usansoloko Unkina kiroldegiko pistan (goizez)
Hondartza-boleibola. Galdakaoko Elexalde kiroldegiko hondartza-bolei zelaian (goizez)
09:00-14:00 Txirrindularitza. Arrigorriagako PP2 pistan

Maiatzak 13, igandea
Errendimenduko saskibaloia. Usansoloko Unkina kiroldegiko pistan (goizez)
09:00-14:00 Herri Kirolak. Arrigorriagako frontoia

Maiatzak 19, larunbata
Eskubaloia. Galdakaoko Urreta kiroldegiko pistan (goizez)
Patinaje artistikoa. Usansoloko Unkina kiroldegiko pistan (goizez eta arratsaldez)
Skateboard. Galdakaoko Skateparkean (arratsaldez)

Maiatzak 20, igandea
Txikibox. Usansoloko Unkina kiroldegiko pistan (goizez)

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|