→Hego Uribe

Igor Anton, Sergio Vez eta Asier Agirre, 2018ko Bizkaiko kirolari onenen artean

Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak 2018ko kirolaririk onenak sarituko ditu. Guztira diziplina ezberdinetako Bizkaiko 28 kirolari izendatu eta sarituko dituzte. Tartean, Hego Uribe eskualdeko bi herritar sarituko dituzte: Igor Anton txirrindulari ohi galdakoztarra (kirol ibilbidearentzako saria) eta Sergio Vez curling jokalari basauriarra (aipamen berezia).

Bestetik, gizonezko kirolarik onenaren saria eskuratzeko hautagaien artean dago Asier Agirre Saiatu-Javi Conde atletismo taldeko atleta (durangarra da). Agirrerekin batera izendatuak izan dira John Rhm golf jokalaria, Omar Fraile txirrindularia eta Kerman Lejarraga boxeolaria. Lauretatik batek irabaziko du gizonezko kirolaririk onenaren saria.

Bizkaiko Kirolaren Gala urtarrilaren 9an, asteazkenez, ospatuko da Bilbon, Gran Bilbao Hotelean, 20:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak