→Hego Uribe

Elezkano, Larunbe eta Urrutikoetxea pilotariek Bizkaia Torneoa jokatuko dute

bizkaia-esku-pilota-torneoa-2018-gizonezkoak

Arrigorriagako eta Etxebarriko jaietan jokatuko dira VII. Bizkaia Torneoko final-laurdenak eta final aurrekoak, hurrenez hurren.

VII. Bizkaia Torneoaren aurkezpena // Bizkaiko Foru Aldundia

Zazpigarren urtez ospatuko da gizonezkoen Bizkaia Torneoa, uztailetik eta Bilboko Aste Nagusira bitartean. Txapelketan guztira 24 pilotarik hartuko dute parte, tartean Hego Uribe eskualdeko hiru profesionalek: Larunbe galdakoztarra eta Elezkano eta Urrutikoetxea zaratamarrak. Azken berrien arabera, Mikel Urrutikoetxeak ez du txapelketa jokatuko mononukleosia baitauka eta atseden hartzeko esan diote medikuek. Bere ordez Iñaki Artola alegiarra arituko da Bizkaia torneoan.

Aurrekoetan bezala sei talde ezberdin osatu dituzte (Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia) eta hiru modalitate egingo dira: bikoteka, buruz burukoa eta lau t’erdikoa. Hau taldeka jokatzen den txapelketa bakarra da. Bizkaiko bost udalerritan jokatuko da torneoa: Arrigorriagan, Etxebarrin, Barakaldo, Zeanuri eta Bilbon. Hain zuzen ere, Arrigorriagako eta Etxebarriko jaietan ospatuko dira final-laurdenetako bat eta final aurreko bat, hurrenez hurren. Arrigorriagako jaialdian

Taldeen osaketa

Taldeen osaera zozketa bidez erabaki da gaur, eta taldeetako kapitainak rankingaren hurrenkeran agertu dira: Altuna III, Rezusta, Olaizola II, Elezkano II, Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI.

  • Oiz: Olaizola II-Aretxabaleta (Bikoteka), Arteaga (4 1/2koan) eta Bakaikoa (Banakakoan)
  • Sollube: Elezkano II-Zabaleta (Bikoteka), Retegi (4 1/2koan) eta Ugalde (Banakakoan)
  • Gorbeia: Altuna III-Martija (Bikoteka), Mendizabal (4 1/2koan) eta Etxeberria (Banakakoan)
  • Kolitza: Irribarria-Rezusta (Bikoteka), Ezkurdia (4 1/2koan) eta Dario (Banakakoan)
  • Anboto: Urrutikoetxea (baja) Artola-Albisu (Bikoteka), Victor (4 1/2koan) eta Erasun (Banakakoan)
  • Ganekogorta: Bengoetxea VI-Larunbe (Bikoteka), Laso (4 1/2koan) eta Urretabizkaia (Banakakoan)

VII. Bizkaia Torneoa – Egutegia

Lehiaketa final-laurdenetako, finalaurreko eta finaleko kanporaketa sistemaren bidez jokatuko da. Kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortzen dituen taldea sailkatuko da. Partidak 22 tantotara jokatuko dira bikoteka, eta 18 tantotara buruz burukoan.

Uztailak 20, ostirala
22:00 Arrigorriaga. Final-laurdenak. Oiz vs Ganekogorta:
– Binakakoa: Olaizola II-Aretxabaleta vs Bengoetxea VI-Larunbe
– Lau t’erdikoa: Arteaga vs Laso
– Banakakoa: Bakaikoa vs Urretabizkaia

Uztailak 22, igandea
18:00 Barakaldo. Final-laurdenak. Gorbeia vs Kolitza:
– Binakakoa: Altuna III-Martija vs Irribarria-Rezusta
– Lau t’erdikoa: Mendizabal vs Ezkurdia
– Banakakoa: Etxeberria vs Dario

Uztailak 22, igandea
18:00 Etxebarri. Final aurrekoa. Anboto vs –:
– Binakakoa: Artola-Albisu vs —
– Lau t’erdikoa: Victor vs —
– Banakakoa: Erasun vs —

Uztailak 29, igandea
17:00 Zeanuri. Final aurrekoa. Sollube vs –:
– Binakakoa: Elezkano II-Zabaleta vs —
– Lau t’erdikoa: Retegi vs —
– Banakakoa: Ugalde vs —

Abuztuak 21, asteartea
18:00 Bilbo. Finalak

Kanporaketen sarrerak jokatzen diren pilotalekuetako txarteldegietan erosi ahal izango dira. Finaleko sarrerak salgai jarriko dituzte Asegarce (688 868 868) eta Aspe (661 259 009) pilota-enpresek. Bizkaia Torneoa Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik ospatzen da.

Emakumeen I. Bizkaia Torneoa

Aurreneko aldiz antolatuko dute emakumezkoen Bizkaia Torneoa. “Emakumearen presentzia kirolean bultzatzea Aldundiaren erronketariko bat da, horregatik, aurten lehenengoz emakumeen Bizkaia Torneoa ere jokatuko da”, dio Lorea Bilbao diputatuak. Emakumezkoen Bizkaia Torneoa urritik aurrera ospatuko da eta bi modalitate hartuko ditu: pala eta eskuzkoa. “Torneo honekin emakumearen pilota jokoa ikustaraztearekin batera, emakume gazteen artean pilotarako afizioa piztu nahi da, gero eta emakume pilotari gehiago egon daitezen”, dio Bilbaok.

bizkaia esku pilota torneoa 2018 emakumezkoak

Aurreneko aldiz jokatuko da emakumezkoen Bizkaia Torneoa // Bizkaiko Foru Aldundia

Eskuzko lehiaketa urriaren 27an hasi eta azaroaren 17an izango da finala. Palazko Torenoa, aldiz, abenduaren 8an hasi eta hilaren 29an izango da finala. Bizkaia Frontoian jokatuko dira partida guztiak. Modalitate bakoitzean sei bikotek hartuko dute parte Bizkaia Torneoan eta bi modalitateetako finalak ETBn emitituko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak