→Hego Uribe

Eskualdeako koralek kontzertuak eskainiko dituzte Begoñako basilikan, Bizkaiko Abesbatzen XLVI. Astean

Etxebarriko Doneztebe, Ugaoko Sarea eta Basauriko Soinu Bidea eta Koral Elkartea abesbatzek parte hartuko dute Bizkaiko Abesbatzen XLVI. Astean.

Sarea Abesbatza iazko urrian Ugaon // Argazkia: Geuria

Etxebarriko Doneztebe, Ugaoko Sarea eta Basauriko Soinu Bidea eta Koral Elkartea abesbatzek parte hartuko dute Bizkaiko Abesbatzen XLVI. Astean. Otsailaren 11tik 22ra bitartean ospatuko da Begoñako basilikan, Bilbon, 20:00etatik aurrera, sarrera doan.

Doneztebe Abesbatzak atzo eskaini zuen kontzertua eta otsailaren 14an, ostegunez, Begoñako basilikan izango dira Basauriko Soinu Bidea eta Ugaoko Sarea abesbatzak. Basauri Koral Elkartearen emanaldia otsailaren 20an, asteazkenez, izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak