→Basauri

[Sakonean] Neurriz eta errimaz

bizkaia bertsolari txapelketa 2016 kanporaketa zaldibar

Hego Uribeko lau bertsolarik hartu dute parte aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Azaroaren 27an Basaurin izango du bigarren nalaurrekoa lehiaketak

Udaberriko Fasea atzean geratu ondoren, Bizkaiko Bertsolari Txapelketak aurrera darrai udazkenean ere. Urriaren 15ean hasi eta saioz saio abenduaren 17ra bitartean jokatuko dira gainontzeko kanporaketak, finalaurrekoak eta finala.

Aurten Txapelketak formatu aldaketa izan du eta fase berri bat gehitu zioten antolatzaileek: Udaberriko Fasea. Bederatzi saio izan ziren eta 56 bertsolarik parte hartu zuen. Tartean, Hego Uribe eskualdeko hiru bertsolari: Arkaitz Zipitria Mendizabal (18. postuan amaitu zuen 168,5 puntu lortuta), Txaber Ormazabal Villanueva (22. postuan bukatu zuen 164,5 punturekin) eta Iker Garitagoitia Astigarraga (41. postuan amaitu zuen 144,5 punturekin).

Lehenengo 25ak sailkatu ziren Udagoieneko Fasea jokatzeko, eta horiei beste bost bertsolari gehitu zitzaizkien -Bizkaiko Txapelketako finalean inoiz kantatu duten bertsolariak-: Beñat Ugartetxea Ostolaza, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Miren Amuriza Plaza eta Peio Ormazabal Villanueva.

Udagoieneko saioak

Udagoieneko Fasea urriaren 15ean hasi zen. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta final nagusia jokatu behar izango dituzte sailkatu diren 30 bertsolariek.

Lehenengo kanporaketa Mungian izan zen. Bertan Miren Amuriza berriztarrak puntu gehien lortu zituen (531 puntu) eta nalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen. Abenduaren 3an Larrabetzun ospatuko den finalaurrekoan parte hartuko du.

Bigarren kanporaketa Sestaon jokatu zen urriaren 22an eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ bertsolariak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela (447 puntu lortu zituen). Markina-Xemeingo finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 19an.

Igorrek hirugarren kanporaketa hartu zuen urriaren 23an. Beñat Ugartetxeak irabazi zuen kanporaketa 487 puntu lortuaz eta Basauriko finalaurrekoan izango da azaroaren 27an. Arkaitz Zipitria arrigorriagarrak kanporaketa horretan parte hartu zuen eta bosgarren bukatu zuen 382 punturekin.

Urriaren 29an laugarren kanporaketa ospatu zen Leioan. Bertan. Ibon Ajuriagojeaskoa nagusitu zen 483 puntu eskuratuta eta horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu zuen: Larrabetzun izango da abenduaren 3an. Kanporaketa horretan Joseba Artza etxebarritarrak parte hartu zuen eta laugarren bukatu zuen (460 puntu).

Bosgarren eta azken kanporaketa Zaldibarren izan da azaroaren 5ean. Ariketa guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabalek lortu zuen puntu gehien batzea (474,5 puntu). Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak, eta bere herrian, Markina-Xemeinen kantatuko du azaroaren 19ko finalaurrekoan.

Finalaurrekoa Basaurin

Kanporaketak behin amaituta, azaroaren 19tik abenduaren 3ra bitartean finalaurrekoen txanda iristiko da Bizkaiko hiru udalerrietara.

Aurreneko nalaurrekoa Markina-Xemeinen izango da eta bertsolari hauek parte hartuko dute: Jone Uria, Oihana Bartra, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Nerea Ibarzabal, Joseba Barandiaran eta Txaber Altube Sarrionaindia.

Bigarren finalaurrekoa Basaurin ospatuko da azaroaren 27an Artunduagako kiroldegian, 17:30etik aurrera. Bertan arituko dira Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea, Aitor Bizkarra, Imanol Uria eta Joseba Artza.

Abenduaren 3an hirugarren eta azken finalaurrekoa helduko da Larrabetzura. Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi, Julen Erezuma eta Mikel Goiriena bertsolariak arituko dira bertan.

A17. Final nagusia Bilbon

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final nagusia abenduaren 17an ospatuko da Bilbon, Bizkaia Arenan. Bertan, Markina-Xemeingo, Basauriko eta Larrabetzuko finalaurrekoetan sailkatutako irabazle bakoitzak parte hartuko du, baita puntuazioz lehenengo bost sailkatuek ere.

Udagoieneko sarrerak erosteko bi aukera izango dituzte bertsozaleek. Alde batetik, Internet bidez, www.bertsosarrerak.eu webgunean, eta beste alde batetik, saio guztietan jarriko dituzten txarteldegietan. Kasu hauetan, txarteldegiak 16:00etan irekiko dituzte (final nagusiaren egunean 15:00etan).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak