→Hego Uribe

Bizkaiko Trinkete txapelketako finaletan izango dira Galdakao, Usansolo eta Etxebarri

abadino trinketea 2018 argazkia usansoloeskupilota

Bizkaiko kluben arteko XXVII. Trinkete txapelketako finalak ospatuko dira martxoaren 3an Abadiñon. Eskualdeko lau taldek parte hartuko dute.

Abadiñoko trinketean jokatuko dira finalak // usansoloeskupilota.com

Bizkaiko kluben arteko XXVII. Trinkete txapelketako finalak ospatuko dira martxoaren 3an, larunbatez, Abadiñoko Tornosolo trinketean 16:00etatik aurrera. Bertan, Hego Uribe eskualdeko pilota taldeek parte hartuko dute: Adiskide eta Orma bi (Galdakao), Usansolo eta Besagain (Etxebarri).

Bizkaiko kluben arteko XXVII. Trinkete txapelketa 2018 – Finalak

Kadeteak
Lagun Onak (Zornotza) vs Itsasalde (Santurtzi)

Gazteak
Adiskide (Galdakao) vs Usansolo ‘R’

Nagusiak, 3. maila
Orma Bi (Galdakao) vs Besagain (Etxebarri)

Nagusiak, 2. maila
Danak bat (Sestao) vs Lezama

Nagusiak, 1. maila
Txumuluxueta ‘E’ (Dima) vs Lemoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak