→Hego Uribe

Bridgestoneko langileek astebeteko greba egingo dute Basaurin eta Usansolon

basauri bridgestone 2017 lantegia

Otsailaren 13tik 19ra bitartean deitu dute greba Espainiako Bridgestone lantegietan. Basaurin eta Usansolon 1.100 langile daude lanuztera deituta.

Bridgestone lantegia Basaurin, Aperribai ondoan // Geuria

Bridgestoneko enpresa batzordeak astebeteko greba orokorra deitu du gaur hasi eta otsailaren 19ra arte, soldata igoera eskatzeko. Guztira, 2.700 langile daude grebara deituta Espainian, Kantabria, Burgos eta Bizkaiko lantegietan. Basaurin eta Usansolon 1.100 dira lanuztera deituta daudenak. Lantegi bakoitzeko sarbideetan elkarretaratzeak egingo dituzte.

UGT sindikatuak eta Bridgestoneko sindikatu independenteak (BUB) osatzen dute enpresa batzordea, eta adierazi dutenez, Kantabriako lantegiko ekoizpena guztiz geldiarazi dute bertako langileek, %100ean, grebako lehen egun honetan. Basauriko eta Usansoloko lantegietan ere jarduera geldiarazi dute eta langileen %95ak bat egin du lanuztearekin.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|