→Hego Uribe

Programa | Egun osoko festa antolatu du Ernaik Ugaon, Hego Uribeko Bulkada Egunean

“Lehengo eta oraingo esperientziak” batuta, hurrengo gazte belaunaldiari lekukoa ematea da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Bulkada Egunaren helburua. 

“Lehengo eta oraingo esperientziak” batuta, hurrengo gazte belaunaldiari lekukoa ematea da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Bulkada Egunaren helburua. Aste Santuan zehar Lemoan ospatuko den Gazte Topagunearen atariko ekimen bezala, Hego Uriben martxoaren 23an jarri dute hitzorduaUgaon.

Martxoak 23, larunbata
11:30 ‘Iraultza feminista izango da edo ez da izango’ mahai-ingurua. Herriko Tabernan
13:00 Txupinazoa, triki-poteoa eta pentsionisten aldeko argazkia
15:00 Bertso bazkaria frontoian: Miren Amuriza eta Arkaitz Estiballes. Presoen aldeko enkantea. Tiketak: 12 euro (Dorretxea Taberna, Basauriko Ilargi eta Galdakaoko Herrikoa)
18:00 Poteo girotua
21:00 Kontzertuak: AKABU + FETITXE + BERANDUEGI erromeria. Frontoian.
Ostean, DJ Txintxeta. Herrikoan

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak