→Hego Uribe

Hego Uribeko sortzaileak ere izango dira Durangoko Azokan

Akabu taldeaz gain, Hego Uribe eskualdeko Fetitxe, Koiu eta Haxotz taldeek zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte Ahotsenean

70 kontzertu eta 52 solasaldi programatu dituzte Ahotsenean // Argazkia: Durangoko Azoka

Hego Uribe eskualdeko Akabu, Fetitxe, Koiu eta Haxotz taldeek zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte Ahotsenean

Gaur zabaldu dute Durangoko Azoka, eta baita Ahotsenea doako kontzertuen eta liburuen aurkezpenen gunea ere. Guztira 70 kontzertu eta 52 solasaldi programatu dituzte Ahotsenean abenduaren 5etik 9ra arte. Tartean, Hego Uribeko musika taldeak eta idazleak izango dira bertan. Hain zuzen ere, Galdakaoko Akabu taldeak ireki du Ahotseneako doako kontzertuen zikloa. Erlojuari begira euren bigarren diskoa aurkeztu du talde galdakoztarrak abenduaren 5ean 11:00etatik 11:30era. Azken diskoa crowfounding kanpaina baten bitartez kaleratu dute.

Era berean, abenduaren 7an eskualdeko bi taldek aurkezpenak egingo dituzte Ahotsenean. Alde batetik, Fetitxe taldeak (Arrigorriaga, Zaratamo eta Ugao) Polyhedron bigarren lan luzea aurkeztuko du 13:00etatik 13:30era eta bere diska salgai izango da Musikazuzenean standean. Bestetik Galdakaoko Koiu punk-rock taldeak Noiz arte diskoko abestiak taularatuko ditu Ahotseneako eszenatokian hilaren 7an 19:00etatik 19:30era. Gainera, Bengoetxeko taldea diskoak sinatzen egongo da kontzertua hasi aurretik, 17:00etatik 18:00etara Musikazuzenean standean. Azokaren azken egunean, abenduaren 9an 12:20etik 12:50era Haxotz taldea izango da Ahotsenean.

Solasaldia Jon Arretxerekin

Ahotsenea sortzaileen gunea da, eta musikaz aparte, idazleak ere biltzen ditu. Kasu honetan, abenduaren 9an 17:00etatik 17:20era Jon Arretxe idazle basauriarrarekin solasaldia antolatu dute. Arretxek Ez erran deus liburuaren inguruan hitz egingo du. Touré detektibea protagonista duen seigarren eleberria da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak