→Hego Uribe

Filmak online ikusteko eFilm zerbitzua jarri du martxan Liburutegien Sareak

euskadi liburutegien sarea 2018 efilm zerbitzua

Zinea, telesailak, dokumentalak, film laburrak, kontzertuak edota animazio obrak online ikusteko aukera ematen du eFilm zerbitzu berriak.

eFilm zerbitzuko online plataforma // eLiburutegia

Zinea, telesailak, dokumentalak, film laburrak, kontzertuak edota animazio obrak online ikusteko aukera ematen du eFilm zerbitzu berriak

Euskal Autonomia Erkidegoko Liburutegien Sareak eFilm zerbitzu berria jarri du martxan. Zerbitzu honek aukera ematen du zinea, telesailak, dokumentalak, film laburrak, kontzertuak edota animazio obrak Internet bidez ikusteko. Online bidezko mailegua da eta 72 orduz ikus daiteke aukeratutako ikus-entzunezkoa etxetik mugitu barik.

Dagoeneko 1.500 ikus-entzunezko daude eskuragarri eta aurreikuspenen arabera, 2.000 izenbururaino heltzeko asmoa dute. Zerbitzu hau erabili ahal izateko sareko edozein liburutegiko bazkide izan behar da. Hego Uribe eskualdean liburutegi guztiak daude sare horren barruan.

Nola erabili eFilm zerbitzua?

eLiburutegiko efilm zerbitzuan sartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Liburutegien sareko bazkide izan behar du interesdunak. Zerbitzua aktibatu nahi duenak dagokion liburutegian informazioa jasoko du. Hau da eskualdeko liburutegien gida:

  • ARRIGORRIAGA
    – Abusuko udal liburutegia: abusuliburutegia@arrigorriaga.eus / 944 792 930
    – Herriguneko udal liburutegia: mfernandez@arrigorriaga.eus / 946 712 361
  • BASAURI
    – Basozelai liburutegi-mediateka: basozelailiburutegia@basauri.eus / 944 666 400
    – Ibaigane Kultur Etxeko liburutegiak: ibernaola@basauri.eus, helduliburutegia@basauri.eus, haurliburutegia@basauri.eus / 944 666 388
    – Pozokoetxe udal liburutegia: pozokoetxeliburutegia@basauri.eus / 944 666 396
    – San Migel udal liburutegia: sanmiguelliburutegia@basauri.eus / 944 666 398
  • ETXEBARRI
    – Bekosolo liburutegia: bekosololiburutegia@etxebarri.eus / 944 264 167
    – San Antonio liburutegia: sanantonioliburutegia@etxebarri.eus / 944 406 010
  • GALDAKAO
    – Aperribai udal liburutegia: bibliotecaaperribai@galdakao.net / 944 261 790
    – Torrezabal udal liburutegia: bibliotecatorrezabal@galdakao.net / 944 571 296
    – Usansolo udal liburutegia: bibliotecausansolo@galdakao.net / 944 363 035
  • UGAO
    – Ugao-Miraballes udal liburutegia: udalliburutegia.ugao@bizkaia.org / 946 481 462
  • ZARATAMO
    – Arkotxa udal liburutegia: biblioarkotxa@hotmail.com / 944 566 363
    – Elexalde udal liburutgeia: liburutegia.zaratamo@bizkaia.org / 946 710 950
  • ZEBERIO
    – Zeberio udal liburutegia: liburutegia.zeberio@bizkaia.org / 697 101 976

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|