→Hego Uribe

Ekologikoa ala konbentzionala? Nafar hegoaldeko uztaren zozketa GEURIA eta Errigoraren eskutik

ZOZKETA EGINDA. Geuria – Hego Uribeko herri komunikabideak eta Errigora Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimenak 2 saski zozketatzen ditugu. Bost urte bete dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura banatzearekin batera, euskara, auzolana, komunitatea eta burujabetza sustatzen ari direla hainbat enpresa, norbanako eta herri ekimen ‘Maite duguna elikatzen’ lemapean.

2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu ziren eta azken bi urteetan 14.000 banatu dituzte. Zozketan parte hartzeko bi pauso eman behar dira: 1) GEURIA Facebook orrialdeko jarraitzaile izan eta 2) Eduki hau duen argitalpena publikoki partekatu. Martxoaren 18an, astelehenean egin dugu zozketa.

71 lagunek hartu dute parte eta honakoak dira zozketaren irabazleak:
-Errigora Kutxa Kon: Agurtzane Fresno
-Errigora Kutxa Eko: Oihane Etxebarria

Zer du nafar produktuekin osatutako saski bakoitzak?

KON
Orburuak
Barazki-menestra
Tomate frijitua
Oliba olio birjina estra
Arroz zuria
Pikillo piperrak
Krema
Zainzuriak
Potxak

EKO
Orburu ekologikoak
Barazki-menestra ekologikoa
Tomate frijitu ekologikoa
Oliba olio birjina estra ekologikoa
Arroz zuri ekologikoa
Pikillo piper ekologikoak
Krema ekologikoa
Zainzuri ekologikoak
Potxa ekologikoak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak