→Hego Uribe

Eskola Ibiltariaren aurkezpena, uztailaren 13an, Arrigorriagako Gaztetxean

Uztailaren 25 eta 28 bitartean, “Urrats bat marraztuz etorkizunean” lemapean Eskola Ibiltaria egingo dute Ikasle Abertzaleek. Sakana zeharkatuko dute, Irurtzunen hasi eta Altsasuraino .

Errebaliden kontrako ikasleen protesta // Ikasle Abertzaleak

Datorren uztailaren 13an, ostiralean, Eskola Ibiltaria aurkeztuko dute Arrigorriagako Gaztetxean. Eskualde osoko herritarrentzat eginiko aurkezpena izango da. 18:00etan langilegoaren inguruko hitzaldia izango da, 21:00etan Eskola Ibiltariaren aurkezpena eta 21:30etatik aurrera Belardi Rockersen kotzertua.

Uztailaren 25 eta 28 bitartean, “Urrats bat marraztuz etorkizunean” lemapean Eskola Ibiltaria egingo dute Ikasle Abertzaleek. Sakana zeharkatuko dute, Irurtzunen hasi eta Altsasuraino joango dira. Ikasturtean zehar landu dituzten borroka lokal eta ildo ezberdinak elkarbanatzea dute helburu, hala nola, ikasle gelen aldeko aldarriak, errebalidei planto egiteko dinamikak, Herri Unibertsitateak edo gaur egungo hezkuntza errefuxatzeko martxoaren 21ean egin zuten greba. Horien inguruan hausnartu eta formatzea dute helburu, eta uda dela baliatuz, “euskarazko aisialdi proposamen aparta” eskaintzea.

Formatuari dagokionez, goizero egun bakoitzari dagokion ibilaldia burutuko da, 3 etapatan: Irururzun-Uharte Arakil (Uztailak 25), Uharte Arakil-Etxarri (Uztailak 26) eta Etxarri-Altsasu (Uztailak 27). Eguneko ibilbidea bukatu ondoren, hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte arratsaldetan. Uztailaren 27an, aisialdirako eta festarako tartea ere izango dute. Altsasun bertan, musika eskaintza zabal eta oparoa antolatu dute: KOP, Bultz, Nafarroa 1512 eta Droga Purpuraren kontzertuak Herriko plazan; Eztanda, Katez, Niri Bortz eta MTR DJ Gaztetxean.

Eskola Ibiltarian izena emateko interesa dutenek Galdakaoko Herriko Tabernan egin behar dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak