→Basauri

Emakume Master Cup txapelketako finalaurdena jokatuko da Basaurin

basauri esku pilota 2017 emakume master cup

Otsailaren 10ean, ostiralez, Basaurik Emakume Master Cup Esku Pilota Txapelketa hartuko du. Hain zuzen ere, 1. mailako laurdeneko kanporaketa jokatuko da.

Otsailaren 10ean, ostiralez, Basaurik Emakume Master Cup Esku Pilota Txapelketa hartuko du. Hain zuzen ere, 1. mailako laurdeneko kanporaketa jokatuko da eta bertan jokatuko dute: Paula Fuentes eta Marian Trigo Bidebieta Klubeko (Basauri) bikotea Paula Iturbide eta Amaiur Holgado Txokoan Klubeko (Larrabetzu) bikotearen aurka. Partida 18:30ean hasiko da Artunduaga kiroldegiko pilotalekuan.

Partida honetara bi bikoteak jokatutako bi norgehiagokak irabazita heldu dira. Larrabetzuarren kasuan, 18-6 eta 18-3ko emaitzekin, nagusitasun handia erakutsiz. Basauritarrenean, aldiz, gehixeago sufrituta, 18-16 eta 18-7 irabazita“, dio Mikel Karrillo Bidebieta Klubeko entrenatzaileak: “Lehia honetatik garaile ateratzen den bikoteak Zumarragara begira jarri beharko du, bertan jokatuko baitira beste hiru final laurdenak otsailaren 12an“.

Kiroldegiko harmailak betetzera animatzen zaituztegu, Basauriko bikoteari finalerako bidean duten hurrengo urratsean behar duten bultzada eskaintzera“, dio Karrillok.

Patri Espinar usansolotarra Elite mailan

usansolo patri espinar 2017 txiki

Patri Espinar usansolotarra Elite mailan jokatzen ari da :: Emakume Master Cup

Emakume Master Cup txapelketako Elite mailan Patri Espinar usansolotarra ari da jokatzen. Hain zuzen ere, D taldean. Otsailaren 12an 10:00etatik aurrera Zumarragako pilotalekuan jokatuko du Espinarrek. Hauek izango dira Zumarragan jokatuko diren kanporaketak:

1 – Maite Iriarte (Azpeitia)-Patri Espinar (Usansolo) vs Maritxu Housset (Biarritz)-Maialen Ganzarain (Lizartza)

2 – Maite Iriarte-Patri Espinar vs Daniela Vargas (Mexiko)-Argia Olcomendy (Biarritz)

3 – Maritxu Housset-Maialen Ganzarain vs Daniela Vargas-Argia Olcomendy

Elite mailan triangularretik lehenengo bi bikoteak sailkatuko dira final laurdenetara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak