→Galdakao

Larunbe eta Urrutikoetxea pilotariek Berasaluzeren agurrean jokatuko dute

hegouribe esku pilota larunbe urrutikoetxea 2016 berasaluze agurra

Azkenengo partidan Berasaluzek alboan izango ditu Mikel Larunbe galdakoztarra eta Mikel Urrutikoetxea zaratamarra, baita Aimar Olaizola ere.

Urriaren 1ean, larunbatez, agur esango dio Pablo Berasaluze berriztarrak esku pilotari. Bere pilotari ibilbideari amaiera emango dio. Azkenengo partida Bilboko Bizkaian Frontoian jokatuko du eta alboan izango ditu Mikel Larunbe galdakoztarra eta Mikel Urrutikoetxea zaratamarra, baita Aimar Olaizola ere.

Jaialdia 17:45ean hasiko da Arretxe II-Imaz eta Victor-Salaverri bikoteen partidarekin eta ondoren estelarra jokatuko dute. Sarrerak 10 eta 20 euroan salgai daude dagoeneko eta zale bakoitzak Berasaluze gogoratzeko berariaz diseinatu duten elastiko bat jasoko du.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak