→Hego Uribe

Eskuz Binakako Txapelketa jokatuko da abenduan Arrigorriagan eta Etxebarrin

Abenduaren 14an Arrigorriagan eta hilaren 29an Etxebarrin jokatuko dira lehen itzuliko bi partidu. Arrigorriagako sarrerak dagoeneko salgai daude.

Bengoetxea VI-Imaz bikoteak Arrigorriagan eta Etxebarrin jokatuko du. Argazkian, Imaz // Argazkia: Asegarce

Abenduaren 14an Arrigorriagan eta hilaren 29an Etxebarrin jokatuko dira lehen itzuliko bi partidu. Arrigorriagako sarrerak dagoeneko salgai daude

2019ko EPELen Binakako Txapelketako ligako sailkapeneko lehenengo itzuliko bi partidu programatu dituzte Hego Uribe eskualdean. Alde batetik, abenduaren 14an, ostiralez, laugarren jardunaldiko partiduetako bat Arrigorriagan jokatuko da. Hain zuzen ere, Arrigorriagako frontoian ariko dira Bengoetxea VI-Imaz eta Elezkano II-Rezusta 19:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude 20 eta 25 euroan frontoiko txarteldegian.

Bestetik, abenduaren 29an, larunbatez, lehen itzuliko seigarren jardunaldiko beste partidu bat jokatuko da Etxebarrin. Bertan, Bengoetxea VI-Imaz bikoteak aurkari izango du Irribarria-Zabaleta bikotea.

Eskuz Binakako Txapelketari hasiera eman zioten joan den azaroaren 23an. Guztira 16 pilotari (8 bikote) ari dira txapelketa jokatzen. Tartean, eskualdeko Danel Elezkano eta Mikel Urritikoetxea zaratamarrak. Elezkanok Beñat Rezusta gipuzkoarra du bikotekide eta Urrutikoetxeak Andoni Aretxabaleta bizkaitarra (hirugarren jardunaldian Ibai Zabala berriztarra izan du bikotekide Urrutikoetxeak, Aretxabaleta lesionatuta).

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak