→Galdakao

Bengoetxe auzotik sartuko da Euskal Herriko Itzulia Hego Uriben

galdakao espainiako itzulia 2016 vivero 0

Apirilaren 3an hasiko da Euskal Herriko 57. Itzulia Iruñean (Nafarroa) eta hilaren 8ra arte luzatuko da. Apirilaren 6an Hego Uribetik igaroko da Itzulia.

Apirilaren 3an hasiko da Euskal Herriko 57. Itzulia Iruñean (Nafarroa) eta hilaren 8ra arte luzatuko da. Guztira 6 etapa izango ditu: Iruñea/Eguesibar-Sarriguren, Iruñea/Eltziego, Gasteiz/Donostia, Donostia/Bilbo, Bilbo/Eibar eta Eibar/Eibar.

Laugarren etapa (Donostia/Bilbo – 174,1 kilometro) Hego Uribe eskualdetik igaroko da apirilaren 6an, ostegunez. 13:09an irteera ofiziala izango da Donostiatik eta 14:29ak aldera Bizkaian sartuko dira txirrindulariak, Ondarroatik.

Urdaibaitik ibili ondoren, Mungiara helduko dira Sollube menditik eta ondoren Bilborantz abiatuko dira. Bizkaiko hiriburutik N-634 errepidea hartuko dute txirrindulariek Galdakaorantz (16:42). Hain zuzen, Bengoetxe auzotik sartuko dira (16:51) eta Bibero mendia (401 metro) igoko dute (16:57). Mendatea igo eta gero Bilborantz egingo dute berriro, kale nagusian etapa amaitzeko (17:17). 

Argazkian iazko Espainiako Itzulia Bibero menditik igaro zenekoa :: Geuria

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|