→Hego Uribe

Euskara sustatzeko Berbalagun taldeak martxan, Hego Uriben

galdakao berbalagun 2017 santakurtzak
Galdakaoko Berbalagunak Santakurtzak jaietan // Hego Uribeko Berbalagunak

Hego Uribeko AEK euskaltegiek, Udal Euskaltegiek edota Euskara Zerbitzuek dagoeneko martxan jarri dituzte mintzapraktika taldeak euskara bultzatu eta sustatzeko.

Bederatzigarren urtez jarriko dute abian Berbalagun egitasmoa Arrigorriagako Udal Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak. Astean behin ordubeteko saioak antolatuko dituzte. Izena eman nahi duenak bulegoa@arrigorriagakoeuskaltegia.eus helbide elektronikoaren bitartez edo 944 020 211 edo 944 002 060 telefono zenbakien bitartez eman dezake izena, doan. 

Etxebarrin Berbalapiko ekimena egongo da martxan. Euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzeaz gain, hitzaldiak, tailerrak eta irteerak antolatuko dituzte. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du irailaren 22a baino lehen Cimen, 944 267 005 telefono zenbakian edo euskarazerbitzua@etxebarri.net helbide elektronikoan.

Berbalagun ere Ugaon ere izango da. Interesa duenak Jane Jauregian eman ahalko du izena, irailaren 29ra bitartean, 09:00etatik 14:00etara.

Era berean, Arrigorriaga, Basauri eta Galdakaoko AEK euskaltegiek euskara ikastaroetatik aparte, Berbalagun programa ere eskaintzen dute. Horietan parte hartu nahi izanez gero, hegouribe@aek.eus helbide elektronikora idatzi, deitu 607 14 68 55 telefono zenbakira edo sartu Hego Uribe Berbalagunen Facebook atarian. Urria hasieran hasiko dira taldeak elkartzen.

Mintzapraktika-ikastaroak gurasoentzat Arrigorriagan

Euskaraz hitz egiteko eskolak eskainiko ditu Arrigorriagako Udal Euskaltegiak urritik maiatzera bitartean, astean bi aldiz. Ekimena ikastetxeko gurasoei dago zuzenduta, “seme-alabei etxerako lanak egiten laguntzeko edo beste barik, euskararen erabilera hobetzeko”, diote.

Mintzapraktika eskolak 15:00etatik 16:30era izango dira eta prezio orokorra 104,40 eurokoa izango da. Langabetuek 52,50 euro ordaindu beharko dituzte. Parte hartu nahi dutenek irailaren 22ra arte eman ahal izango dute izena Arrigorriagako Udal Euskaltegian edo Gure Magalean gurasoen elkartean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak